Mokadutxoa izango dute lehenengo elkartutakoek (18:00), eguraldi onarekin egoitza kanpoan eta bestela barruan, eta ondoren, dantzan egiteko aukera izango dute guztiek. Basotxo erretiratuen egoitzako tabernaren ardura duen Txukunberri enpresak hartu du beregain ekitaldiaren antolakuntza, eta bai jatekoa, bai dantzaldia hark gertatuko dizkie.
Erretiratu guztiak omentzea da Udalaren asmoa, eta gogorarazi dute guztiek dutela gaurko ekitaldirako gonbidapena. Eta Udal ordezkari batzuk ere gerturatuko dira ospakizunera, tartean Maider Aizkorbe Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia.