Argazki rallya lehenengoz, San Migel jaietan

Mirari Altube Arrese 2011ko irailaren 20a

Aretxabaletako I. Argazki Rallya antolatu dute Kultura Sailak eta Argazki Taldeak zapaturako, hilak 24. Egunean bertan eman behar da izena Arkupen (10:30-11:30) eta orduan jakinaraziko dituzte gaiak. Bost gai izango dituzte argazkiak ateratzeko eta gai bakoitzeko argazki bat aurkeztu beharko dute lehiaketara.

Hona argazki rallyaren oinarriak:

- Edonork parte har dezake

- Izen-ematea Arkupe kultura etxean hilaren 24an (10:30-11:30).

- Gaiak egunean bertan emango dituzte: bost gai izango dira argazkiak ateratzeko eta gai bakoitzeko argazki bat aurkeztuko dute lehiaketara.

- Rallya hastean memoria txartela hutsik egon behar da. Rally bukaeran (20:00-20:30) partaideek ordenagailu batean deskargatu beharko dituzte argazkiak; gehienez ere 50 argazki.

- Partaide bakoitzak gai bakoitzari buruzko argazki bat aukeratuko du eta posta elektroniko bidez bidali: argazki.artxiboa@aretxabaleta.net. Edo Argazki Artxiboan jakinarazi irailaren 27a baino lehen, partaidearen zenbakia eta gai bakoitzeko argazkiaren zenbakia adierazita.

- Argazkiek ondorengo baldintzak beteko dituzte:

  • Argazki dijitalak
  • 300 ppi/ppp
  • JPG edo TIFF formatua, kalitate handienean

- Irabazleen izenak irailaren 30ean argitaratuko dituzte.

- Argazki irabazleekin eta aukeratutako beste batzuekin Arkupeko erakusketa aretoan erakusketa egingo dute.

- Hona sariak:

  • Bilduma onenari: 150 euro
  • Bigarren bilduma onenari: 100 euro
  • Hirugarren bilduma onenari: 70 euro
  • Argazki onenari: 50 euro

- Rallyra aurkeztutako argazkiak Aretxabaletako Argazki Artxiboarendako izango dira.

- Oinarri hauetan agertzen ez den zerbait sortuko balitz erabakia antolatzaileen esku geratuko litzateke. Rallyan parte hartzeak oinarri-arau guztiak onartzen direla suposatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak