Twister jolas erraldoiarekin emango diete hasiera ekitaldiei irailaren 21ean, eguaztena, Iralabarri plazan (17:00-18:30).
Eguenean, hilak 22, mugikortasun zirkuitua jarriko dute Kurtzebarri eskolako kantxan (17:00-18:30). 3 eta 5 urte arteko umeak, motor eta patinetearekin ibiliko dira, eta Lehen Hezkuntzakoak, 6-12 urte, skate eta patinekin.
Ludoteka barruan
Ludoteka ezagutzeko aukera ere eskainiko dute eta irailaren 26tik 28ra, barruko jolasak egingo dituzte. Astelehenean, hilak 26, txikienak, hau da, 3 urtekoak sartuko dira ludotekara, lehenengoz sartu ere. Egoitza ezagutu eta gurasoekin batera jolas egingo dute bertan.
Martitzenean, hilak 27, mahai jolasen lehiaketa izango dute 7 eta 12 urte artekoek (17:00-18:30); eta eguaztenean, hilak 28, karaokea 4 eta 6 urte arteko umeek (17:00-18:30).
Hilaren 29an eta 30ean, ostera, Herriko Plazan jolas erraldoiak egingo dituzte (17:00-18:30) ate irekiak bukatzeko. Argibide gehiago gura duenak edo izena eman, Gernika plazan egoitza duen ludotekara jo dezala.