Eguzki-Eneako etxebizitzetako kaltetuek kale agerraldia egingo dute

Mirian Biteri 2011ko irailaren 18a

Haserre daude Aretxabaletako Txarapea kaleko etxebizitzen jabeak, horietako asko urteak daramatzatelako etxe horiek noiz bukatuko zain. Lanak ostera ere geldi daudela ikusita, eguaztenean elkarretaratzea egitea erabaki dute.

Txarapea kale bukaeran elkartuko dira 18:00etan, 7 urte itxaroten egon ostean, gure etxeak nahi ditugu lelopean. Lehen aldia da kale agerraldia deitzen dutela, eta horren bidez, lan horiekiko duten "haserrea" ezagutarazi nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak