Eskaintzari dagokionez ez dago aldaketarik. Goiena Sport enpresak jarraituko du jardueren ardurarekin, eta iaz legez bederatzi eskainiko ditu. Hona jarduera horiek: pilates; mantentze gimnasia; tonifikazioa; spinninga; multifitnessa; total fit; GAP –gluteoak, abdominalak eta hankak–; hirugarren adinekoendako gimnasia; eta Atzegikoendako gimnasia. Spinningaren barruan, gainera, gazteendako taldea sortuko dute egubakoitzetan.
Ordutegi aukera zabala daukate. Goizez bakarrik eskaintzen dituzte: mantentze gimnasia; eta hirugarren adinekoen gimnasia. Gainerako guztiak arratsaldez daude eta spinninga eta multifitnessa goiz eta arratsalde.
Prezioa mantendu
Bestalde, jardueren kostuak ez du izango aldaketarik, ez abonuaren kasuan, ezta jardueren kasuan ere. Kirol abonua hilerokoa da urtarrilaz geroztik: familia abonua, 9,50 euro; norbanakoaren abonua, 7,50 euro; eta abonu murriztua, 4,80 euro. Jarduerak ere hilero ordaindu behar dira; horien prezioaren berri izateko Zainduzera jo behar da.
Kiroldegi berria zabaldu bitartean jardueren eskaintza eta prezioa ez dituzte aldatuko Kirol Zerbitzuetako arduradunek.