2001ean jaiotakoek eguaztenetan izango dute entrenamendu saioa (17:00-18:15); baita 2000. urtean jaiotakoek ere, baina azken horiek bi entrenamendu saio izango dituzte astean: eguazten eta egubakoitzetan (17:00-18:15). 2002an eta 2003an jaiotakoak, ostera, astelehenetan, elkartuko dira (17:00-18:15).
Gazteenak, 2003koak, aurten hasiko dira futbol eskolan lehenengoz, hortaz, izena eman gura dutenak Ibarra futbol zelaira jo dezatela, eta Igor Arenazarekin egon.