Urbaltz elkarteko eguna ospatuko dute zapatuan

Mirari Altube Arrese 2011ko irailaren 13a

Urbaltz Eguna antolatu dute Mitarte plazan egoitza duen elkarteko kideek zapaturako, irailak 17. Ospakizun ekitaldi asko egingo dituzte gaur, martitzena, hasita. Patxi Abasolo historia irakasle eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik egitasmoko kideak berbaldia eskainiko du Arkupeko Zaraia aretoan (19:00): Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena.

Iaz, elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten, eta orduan sortutako giro ona aitzakia hartuta, Urbaltz Eguna egingo dute urtero hemendik aurrera. Argi dago 120 bazkide inguru dituen elkartea indartsu dagoela azken urteotan, nahiz eta momentu gogorrak ere bizi behar izan dituen.

Bazkaria eta Mojito Jaia

Zapatuan, ostera, jai giroa izango da nagusi. Kuxkuxtu txarangak emango dio hasiera ospakizunari (13:00) kalejira eginda eta gero Mitarte plazan elkartuko dira herri bazkarirako (14:30). Bazkarira joan gura dutenek Urbaltz tabernan dituzte salgai txartelak: helduak, 20 euro; umeak, 10 euro.

Iaz, 100 lagunetik gora elkartu ziren 25. urteurrena ospatzeko eta aurten ere ez dutela hutsik egingo bazkide eta Urbaltzeko lagunek uste dute antolatzaileek. Bazkalostean berriro izango dira Kuxkuxtu txarangako kideak herriko bazterrak girotzen.
Eta gau partean, 22:00etan hasita, Mojito Jaia egingo dute Elvis Caino DJ-a lagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak