60. minutuan epaileak Beñat Etxabe egotzi ostean hamar jokalarirekin gelditu arren hiru puntuak ekarri zituen UDAk Hondarribiatik (0-2). Hasieratik ondo jarri zitzaien partidua: Oxel Apraitz arrasatearrak izan zuen lehena sarera bidali zuen. Jokalari bat gutxiagorekin geratu ostean atzean ondo jarri eta kontraerasoan irten ziren Juanan Cruzen mutilak. 0-2koa Aritz Igartuak egin zuen, atezainaren aldaratze txar bat zelai erditik aprobetxatuz. Oso pozik zegoen Cruz taldearekin: "Bat gutxiagorekin sakrifizio handia egin dute; taldea oso ondo egon da".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.