Ikastaroak debalde dira, baina parte hartzeko honako baldintzak bete beharra dago: langabea izatea; Aretxabaletan erroldatuta egotea; eta antzeko lanetan gutxienez urtebeteko lan esperientzia izatea edo Lanbide Heziketako erdi mailako ikasketaren bat eginda izatea.
Iraila eta urria bitartean eskolak
Hiru ikastaroetan teoria eta praktika bateratuko dituzte, eta 12 lagunendako tokia daukate bakoitzean.
Igerileku eta spa guneen mantenu eskolak irailaren 19tik urriaren 7ra emango dituzte Sasoibide taldeko kideek (09:00-13:00), Arkupe kultura etxean.
Etxebizitza eta eraikuntzetako instalazio elektrikoen mantenuaren gaineko eskolak urriaren 3tik abenduaren 20ra izango dira (15:00-18:00), Bergarako Migel Altuna institutuan.
Eta klimatizazio eta eguzki plaken mantenu lanen gaineko ikasketak Eki Termik enpresak emango ditu urriaren 10etik abenduaren 21era bitartean (08:00-12:00), mankomunitatearen egoitzan, Arrasaten.