III. Ixadebalde egingo du Aretxartek zapatuan

Mirari Altube Arrese 2011ko irailaren 8a

Aretxarte merkatarien elkarteak hirugarren aldiz egingo du Ixadebalde merkealdien azoka. Mitarte kalean izango da, zapatuan (10:00-20:00) eta hamabi postu jarriko dituzte.

Orain urtebete antolatu zuen lehenengoz Aretxarte merkatarien elkarteak Ixadebalde azoka. Herritarrek egindako harrera ona tarteko dagoeneko hirugarrenez antolatutako dute zapatuan, hilak 10.

Hona bertan izango diren postuak: Zubia zapata denda; Leintz mertzeria; Kilima eta Haurrak umeen arropa dendak; Asensio, Zare eta Belar Meta arropa dendak; Txilarra belar denda; Brasileña kafetegia eta Aretxabaleta Kirol Elkartea. Horiekin batera Gertu janari dendak jatekoa eskainiko du eta Orly tabernak edatekoa.

Gainera, zozketa baterako txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, eta saria izango da hiru bikoterendako afaria Eguzki tabernan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak