"Akordio hura ez zegoen sinatuta. Jabeok baditugu hamaika arrazoi mesfidantza izateko, eta, oraingoan ere, akordioa abuztuaren 15a baino lehenago sinatuko zutela esan bazuten ere ez dute bete", dio Amaia Arroyo jabeak. Kutxako estamentu gorenak akordio hori onartu egin zuela jakin zuen joan den astean Arroyok, eta gaur, irailak 8, direla sinatzekoak esan diote astean, "baina jakin ez seguru".
Urtea bukatu aurretik
Behin akordioa sinatuta epaile batek eman behar dio oniritzia, eta ondoren etorriko dira langileak lanak bukatzera. 1 eta 2 zenbakidun blokeak bukatu behar dituzte, 32 etxebizitza bakoitzean. "Lanak lehenbailehen hastea gura dugu, urtea bukatu aurretik amaituta izateko, eta hala, BEZaren murrizketa aprobetxatu", dio Arroyok. Lasaitu ederra hartuko dute jabeek giltzak eskuartean dituztenean.