Gehienak autobusean eta automobiletan joango dira eta bakarren batzuk oinez, horien artean Ana Bolinaga alkatea eta zinegotzi batzuk ziren oinez joatekoak. Meza entzungo dute guztiek (12:00), eta Arantzazun bizi diren frantziskotarren komunitateko ordezkariekin elkartuko dira gero udal ordezkariak.
Erromes joandako gehienak bazkaltzen geratuko dira bertako ostatuetan; udal ordezkariak, esaterako, Zelai Zabal jatetxean izango dira azken urteotan legez.