Uztailaren 1az geroztik dute ibilbide berria Debagoienean joan-etorriak egiten dituzten autobusek, baina herritar guztiak ez dira konforme agertu. Hala, alkateak erabaki zuen beste aukera batzuk aztertzea bi arrazoi tarteko: "Herria hiru gunetan banatuz gero –iparraldea, erdigunea eta hegoaldea– bakoitzak geltoki bat izatea ziurtatu behar dugu; eta bestetik, autobusen zirkulazioa ezin da pilatu gune bakarrean".
Hiru proposamen Arrasatetik Eskoriatzara joateko
Hori guztia kontuan hartuta hiru proposamen egin dituzte Arrasatetik Eskoriatzara doazen autobusendako: hiru kasuetan kuartel zaharrean egongo da geltokietako bat; bigarrena, Errekabarren kalean edo Belorrieta auzoan; eta hirugarrena, Araba ibilbidean.
Lehenengo proposamena:

Bigarren proposamena:

Hirugarren proposamena:

Eskoriatzatik Arrasatera joateko orain dagoen ibilbideari eustea pentsatu dute, baina Txarapeako geltokia Nafarroa kalera ekarriko dute, Belorrietako biribilgune ingurura.

Azbe lantegian geltokirik ez
Bestalde, Donostiara eta Gasteizera doazen autobusak ez dira Azbe lantegi parean geratuko; geltoki nagusietan baizik. Geltoki nagusiak erdigunean daudenak izango dira, hau da, Nafarroa kalean eta Belorrieta edo Errekabarren kaleetan.