Aretxabaletarrek Amurrioren aurka 0 eta 1 galdu zuten. Liga aurretik etxean izan zuten azken partidua irabaztea nahi zuten, baina Juanan Cruz entrenatzailearen esanetan, jokalariek nekatuta bukatu zuten. "Joko aldetik ez zen izan nik nahi nuena, baina jokalariak ahal zutena eman zuten". Aurreko denboraldian falta zitzaien aurrelariak ekarri dituzte taldera oraingoan eta itxaropentsu daude: "Lan asko egin dugu eta aurrera begira hori nabaritzea espero dugu".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.