Udalak 600 euro bideratu ditu deialdi horretara, eta bi diru-laguntza emango dituela iragarri du, bakoitza 300 eurokoa. Eskaerak Gazteria Zerbitzura bideratu behar dira eta azken eguna azaroaren 28a da. Argibide gehiago abuztuaren 2an argitaratutako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dator.
Bete beharreko baldintzak
Udalak hainbat baldintza ezarri ditu diru-laguntzok eskatu ahal izateko: 16 urte baino gehiago eta 20 urte baino gutxiago izatea; Aretxabaletan erroldatua egotea eta bertan bizi izatea gutxienez azken bi urteotan; kirolaria den kasuan, kirol talde federatu bateko kide izatea; arte sormenarekin zerikusia duen arloren bat landu gura izanez gero –pintura, musika, eskultura, zinea…– gaiarekin lotura duen gutxieneko titulazioa aurkeztea; eta kooperantea izanez gero, esku artean kanpora joateko proiekturen bat izatea.