Aretxarte merkatarien elkarteak zozketarako txartelak banatu zituen abuztuan bezeroen artean, herrian geratutako bezero horiek saritu guran. Eguaztenean egin zuten zozketa eta lau zenbaki atera: 109.565; 110.023 (Brasileñan banatua); 111.026 (L-10 ile-apaindegia); 112. 769 (Begira argazki denda). Saria da Aretxabaleta Kirol Elkarteko bazkidetza txartel bi 2011-2012 denboraldirako, herriko futbol taldeen partiduak debalde ikusteko.
Ixadebalde hilaren 10ean
Bestalde, irailaren 10ean, zapatua, egingo du Aretxartek III. Ixadebalde merkealdien azoka. Iazko irailean egin zuten lehenengoz halako azoka merkatari aretxabaletarrek, eta oso pozik agertu ziren orduan. Egunotan hasiko dira antolatzen hitzordua, eta oraindik zehaztu barik daukate zenbatek hartuko duten parte. Udazkenean bete-betean sartu aurretik atzera geratutako jeneroa, batez ere uda sasoikoa, kendu gura dute merkatariek eta hori bezeroen onurarako izango dela iragarri dute.