Comillasen emango du kontzertua domekan, Aretxabaleta Abesbatzak

Mirari Altube Arrese 2011ko abuztuaren 26a

Nemesio Otaño jesuitaren omenezko kontzertua izango da eta Comillasko (Kantabria) parrokian emango dute domekan, abuztuak 28, 20:00etan.

Iaz grabatu zuen Aretxabaleta Abesbatzak Nemesio Otañoren abestiekin diskoa, Azkoitiko jesuita eta konposatzaile handiaren omenez. Ibilbide luzea izan zuen musika munduan Otañok, eta tartean Comillasko (Kantabria) unibertsitateko abesbatzako zuzendari izan zen, baita irakaslea ere. Hala bada, aretxabaletarrek emango duten kontzertuarekin omenalditxoa eskaini gura diote bertan.

Bestalde, azaroan Madrilera joango da abesbatza. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren akademiako kide ere izan zen Otaño, eta han ere omenalditxoa egin gura diote. Hala, bertako auditorio dotorean azaroaren 11n (19:30) emango duten kontzertuko ahotsa Aretxabaleta Abesbatzako kideek jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak