Koadrilen eguna, Andramaixetako azken eguna

Mirari Altube Arrese 2011ko abuztuaren 17a

Andramaixetako azken eguna argitu da gaur, abuztuak 17; aurrez aurre, baina, ekitaldi asko. Koadrilen eguna izanda gainera, giro ezin hobea sortuko da bai plazan, bai gainerako bazterretan.

Giro onean doaz aurrera herriko jai nagusiak eta egunak aurrera gero eta jende gehiago etorri da Andramaixetara. Brasilgo dantzari eta musikariek dantzan jarri zituzten aretxabaletarrak atzo iluntzean eta herritarrak gustura baino gusturago.

Gau partea Goienetxe anaiek eta break dantzariek girotu zuten txosna inguruan, eta gero Herriko Plazan elkartu ziren gaztetxoak zein helduak Esne Beltzaren doinuekin jarraitzeko. Xabi Solanoren taldeak erritmo biziz mugiarazi zituen guztiak.

Eta jaiek gaur izango dute bukaera. Hona egitaraua:

- 11:30, sokamuturra Durana kalean.

- 12:00, Baralde txaranga.

- 12:30, Kiki, Koko eta Moko pailazoak Herriko Plazan.

- 14:30, herri bazkaria Herriko Plazan: paella erraldoia.

- Bazkalostean jolasak.

- 17:00, txaranga kalean.

- 18:00, sokamuturra Durana kalean.

- 19:30, buruhandiak txarangarekin.

- Ondoren, koadrila onenei sariak.

- 20:30, Zozongo taldearekin batukada kalean.

- 21:30, Baralde txaranga.

- 23:30, Los 5 Bilbainos Herriko Plazan.

- 00:00, Los Zopilotes Txirriaus, txosna gunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak