Oso gertu izan du, helmugan ia berekin batera sartuta, Azysa Conor taldeko Jorge Montenegro, baina. Hain zuzen, hiru-lau txirrindulariren artean egon da lehia azken kilometroetan baina helmugara ihesean lehen biak heldu dira. Hirugarrena Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio izan da Udana kaleko helmugan.
Txapelduna, Ruben Fernandez, pozik zegoen Udanako podiumetik jatsi eta berehala.
Azaldu duenez, "lehen unetik ikusi du ondo bere burua" eta horrela, aurrera egitea erabaki du. "Gerrarik gehien azken kilometroetan egon" dela dio baina ondo ibili dela orduan ere.
Murtziarra bada ere, lasterketa hau egiten duen bigarrean aldia da baina iaz ezin izan zuen amaitu gurpilean izandako leherketa batengatik.
Goizeko 10:00etan atera dira txirrindulariak Udana kaletik eta Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza artean egin dute ibilbidea. Aipatutako txrrindulariak beti buru, atzean 30 bat laguneko tropela izan dute ibilbidean zehar baina betiere, minutu erditik gorako alde lasaiarekin.
Gainontzeko sariei dagokienez mendiko saria Ruben Gartziak eskuratu du eta taldeko saria Caja Rural taldearentzat izan da.