Andramaixak: Abilezia kontua izan da martitzenekoa

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 16a

Herriko txikienek egurrezko joku bitxietan entretenimendua izan zuten bitartean nagusiagoak herriko eraikin ezagunetako hormetan gora ikusi genituen benetako ikusmina piztu zuen Street Boulder txapelketan. Gaurko egitarauari dagokionez profesionalen pilota partiduak egongo dira, Arretxe II eta Otxandorena Lemuno eta Mendizabalen auka eta ostean Berasaluze eta Albisu Saralegi eta Patxi Ruizen kontra. Gaua girotzeaz Esne Beltza taldekoak arduratuko dita (00:00etan plazan).

Herriko txikienedako eguna izan zen atzokoa Aretxabaletan eta neska-mutikoek ez zuten huts egin. Eguerdian Potxin eta Patxin pailazoekin zeukaten zita herriko plazan eta bazkalostean, oso jolas parke berezia zeukaten zain txikienek plazan. Jolasteko gogoa bai, baina abilezia ere dexente behar izan zuten joko berezietan: egurrezko jolasak.




Plazan zehar banatu zituzten Egur Jokoak enpresakoek joku eta tramankulu bereziak. Hasieran zalantzekin, baina berehala gerturatu ziren txikienak proposatutako jolas ezberdinetara. Aurpegi arraroarekin hasieran, trakets xamar baita ere, baina berehala hartu zieten eskua jolasei txikienek.

 

Boulder txapelketa jendetsua

Nagusiagoek abilezia ere erakutsi behar izan zuten atzokoan baina jolasekin baino, hormetan gora igotzeko abilezia.
Street boulder txapelketa antolatu zuten atzo lehenego aldiz eta piztutako ikusmina ikusita, arrakastaz hitz egiten dute antolatzaileek.

Sei lagunek hartu zuten parte, Arrasate eta aramaioarrak gehienak eta parte-hartzaile bakarra Aretxabaletakoa. Herriko horma eta eraikinetatik gora egin behar izan zuten zortzi boulder edo proba ezberdinetan. Azkenean Iñaki arrasatearrak eskuratu zuen atzo sari nagusia, magnesio poltsa eta bi bola.

Antolatzaileen aldetik, poza, jende piloa batu baitzen txapelketan eta interes handiarekin jarraitu zituzten proba guztiak joandakoek. Hori ikusita, datorren urterako probak hobetu eta parthehartzaile gehiago erakartzeko helburuarekin, errepikatzeko asmotan dabiltza.

 

Eta gaur martitzena zer?

Ba kontzertuei dagokienez Esne Beltzakoek hartuko dute herriko plaza dantza, trikiti eta erritmo tropikalekin. Gauerdian hasiko da Esne Beltzaren kontzertua. Pelota partiduak ere nabarmen dira; Gaueko 10:30ean Iturrigorri frontoian profesionalen partiduak egongo dira, Arretxe IIa eta Otxandorenak Lemuno eta Mendizabal II-aren aurka jardungo dute eta ostean Berasaluze VIIIa eta Albisuk Saralegi eta Patxi Ruizen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak