Gora Aretxabaleta, gora Andramaixak!

Mirari Altube Arrese 2011ko abuztuaren 15a

Atzo, abuztuak 14, eman zien hasiera ofiziala Andramaixei. Ikurrinari agurra egin zioten lehenengo udalbatzako hainbat kidek herritarren babesarekin, eta ondoren June Gaztañaga alkate txikiak agurra egin eta Aritz Zugasti alkate orde txikiak etxafuegoa bota zuen.

Udaletxe inguruak jendez beteta zirela hasi zituzten atzo ilunkaran Andramaixak eta gau partean ere giro bikana sortu zuen Ohian Vega disko jartzaileak plazan.

Gaur, Andramari eguna, jai giroan sartuko dira bete-betean. Hona egitaraua:

- 11:00, pilota partidak herriko pilotari gazteen eskutik, Iturrigorri frontoian.

- 11:45, elizbira.

- 12:00, meza nagusia Andramariren omenez.

- 12:00, Patxin eta Potxin pailazoak, Herriko Plazan.

- 13:00, Milagroko musika bandaren emanaldia Durana kalean.

- 17:30, haurrentzako parkea eta egur jokoak, Herriko Plazan.

- 17:30, Street Boulder txapelketa txosnetan.

- 19:00, Fadunito kale animazioa: La gran familia.

- 23:00, Gatibu taldea, Herriko Plazan.

- 01:00, Euskaraokea txosnetan.

- 03:00, galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak