Dena gertu Aretxabaletan Andramaixak ospatzeko

Edu Mendibil 2011ko abu. 12a, 17:09

Herriko jaiei hasiera ofizlala emateko, domekan Ikurrinari agurra eta txupinazoa egingo dute 19:00etan udaletxe aurrean, Aretxabaletako Abesbatzarekin eta dantzariekin batera. Alkate Txikia eta Alkate Txiki ordeak pregoia irakurri ondoren, botako dute txupinazoa. Txosna gunean zapatuan hasiko dituzte jaiak. Bihar, zapatua, izango da txupinazoa han eta gauerako Sakakeitan eta Bizardunak taldeen kontzertua iragarri dute.

Aretxabaletara hurbilduko direnei ongi-etorria eman die Ana Bolinaga Aretxabaletako alkateak; "bat egin ezazue atxabaltarren estiloarekin eta nahas gaitezen jai giroan Andramarik bidali digun gonbidapena aprobetxatuz. Era berean, jaiekin gozatzerik ez dutenak gogoan izan ditu Bolinagak: "Aipamen berezi bat egin nahi dut arrazoi bat edo beste dela medio herriko jaietan gurekin egoterik ez dutenentzat eta bereziki presoei, agurrik sentikorrena bidali nahi diet; ea Andramaixetan bilduko den festarako gogoa eta ilusioa ziega urrun haietara ailegatzen diren. Aro politiko berri baten atarian gaude. Bakea eta konponbidea sekula baino gertuago ditugu.Hori lortzea izango dugu helburu, herritarrekin batera elkarlanean indarrak bilduz".

Domeka, 14

16:30. KANPAI JOTZEA, Andra Mari jaien hasieraren berri emanez.

16:30 MUS TXAPELKETA herriko plazan.

16:30 HAURRENTZAKO PARKEA eta XABOI PONPAK egiteko plazan.

19:00 Ikurrinari agurra eta txupinazoa udaletxean

19:30 Meza

21:30 Gazte afaria txosnetan

22:00 Oihan Vega DJa plazan

00:00 Freedom Boys eta Interprete Desconocido txosnetan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak