Xabier Lazpiur irabazle 'Ehunmilak'-eko zozketan

Edu Mendibil 2011ko abuztuaren 2a

Xabier Laspiur atxabaltarra izan da 'Ehunmilak' probako zozketako irabazlea. Txirrindulari ohia CAFen ari da lanean eta oporren atarian erosi zion txartela lankide bati. 7.232 izan da saritutako zenbakia eta Xabierrek 1.000 euroko saria jaso du. Horrez gain, Suunto Elementun Terra erlojua, Ternua markako kirol jantziak eta Guardiako Hotel Wine Oil Spa Villa de Laguardian bi lagunendako egonaldia. Argazkian, Xabier Laspiur probako ordezkari batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak