Ana Bolinaga alkatea ez da ohiko ordutegiaz izango udalean irailaren 1etik aurrera

Irati Goitia 2011ko uztailaren 29a

Aretxabaletako alkate Ana Bolinaga irailaren 1etik aurrera ez da hain sarri izango udalean. Izan ere,  irakasle oposaketak atera ditu eta ondorioz praktikak egin beharko ditu.  Irailaren 1ean hasiko da praktika horiekin. Hala ere, udaleko bere funtzioekin jarraituko du.

Ana Bolinagak berak azaldu digu praktiketan dagoenean, lehen alkate ordeak, Lore Martinezek eta bigarren alkate ordeak, Zigor Quintanillak ordezkatuko dutela bere lanean. Baina eskolan amaitzen duenean,  udaletxean izango dela bere lanez arduratzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak