Kontzertu askorekin datoz Andramaixak

Mirari Altube Arrese 2011ko uztailaren 21a

Egunotan jasoko dute etxean aretxabaletarrek Andramaixetako egitaraua, oporretan joan aurretik jaietan zer izango duten jakin dezaten. Kontzertuak izango dira aurtengo izarrak, Gatibu, Esne Beltza, Bizardunak… Eta horiekin batera umeendako jolas berriak ekarriko dituzte.

Andramari jaiak abuztuaren 13an hasiko dituzte gazteek, txosna gunean botako duten txupinazoarekin. Eta Udalak 14an hasiko ditu ekitaldiak. Jaietan ondo errotuta dauden ekitaldiekin hasi ere: ikurrinaren agurra eta txupinazoa. Eta iaz egindako legez, aurten ere, alkate eta alkate orde txikiek emango diete hasiera jaiei: June Gaztañaga eta Aritz Zugasti. Biak izango dira Andramaixa jaien ordezkari lau egunotan.

Jaien aurrekontua 85.405 eurokoa da; ekitaldiez gain, oholtzak, aseguruak eta beste kontu batzuk daude horren barruan.

Andramaixetako egitaraua

Abuztuak 13, zapatua

- 18:00, Txupinazoa, txosnetan.

- 19:00, Luntxa.

- 22:00, Kontzertua: Skakeitan eta Bizardunak.

 

Abuztuak 14, domeka

- 16:00, Kanpai jotzea.

- 16:30, 32. mus txapelketa. Izenematea egunean bertan (15:30-16:15), 20 euro.

- 16:30, Haurrentzako parkea eta xaboi ponpak egiteko tailerra, Herriko Plazan.

- 19:00, Ikurrinari agurra eta txupinazoa udalbatzako kideek, alkate txikiak lagun.

- Ondoren, buruhandiak Igeretxoko gaitariak lagun.

- 19:30, Meza eta amabirjinaren bederatziurrenaren bukaera.

- 21:30, Gazte afaria txosnetan.

- 22:00, Oihan Vega disko jartzailearekin dantzaldia, Herriko Plazan.

- 00:00, Kontzertuak txosnetan: Gazte Iraultza eta Interprete Deskonocido.

 

Abuztuak 15, astelehena

- 10:00, Diana txistulariekin.

- 11:00, Herriko pilotari gazteen pilota partiduak, Iturrigorri pilotalekuan.

- 11:45, Elizbira.

- 12:00, Meza nagusia, udalbatzako kide batzuk bertan direla.

- 12:00, Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna, Herriko Plazan.

- 13:00, Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.

- 17:30, Haurrentzako jolas parkea eta egur jolasak, Herriko Plazan.

- 17:30, Street boulder txapelketa, Gazte Ekimenak antolatuta.

- 19:00, Kale animazioa Fadunito taldearekin; La gran familia ikuskizuna.

- 23:00, Gatibu taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

- 01:00, Euskaraokea, txosnetan.

- 03:00, galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa, txosnetan.

 

Abuztuak 16, martitzena

- 10:00, Leintz bailarako 73. txirrindulari lasterketa –elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak–.

- 12:30, Toni la Sal taldearen Birusak erasoan! ikuskizuna, Herriko Plazan.

- 13:00, Bertsotriki kalejira, Gazte Ekimenak antolatuta.

- 14:30, Presoen aldeko bazkaria eta bertsolariak, txosnetan.

- 17:30, Umeendako jokoak, txosnetan.

- 18:30, Errekortadoreen eskola ibiltaria, Kurtzebarri eskolako kantxan.

- 19:30, Fantasia Brasileña batukada, kalean.

- 22:00, Goienetxe anaien kontzertua, txosnetan.

- 22:30, Profesionalen pilota partiduak, Iturrigorri pilotalekuan (10 euro).

Lehen partidua: Arretxe II.-Otxandorena, Lemuno-Mendizabal II.aren aurka.

Bigarren partidua: Berasaluze VIII.-Albisu, Saralegi-Patxi Ruizen aurka.

- 00:00, Esne Beltza taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

- 02:00, Zebra muskuiluen ikuskizuna, txosnetan.

 

Abuztuak 17, eguaztena

- 11:00, Diana herriko txistulariekin.

- 11:30, Sokamuturra, Durana kalean.

- 12:00, Baralde txarangaren etorrera.

- 12:30, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna, Herriko Plazan.

- 14:30, herri bazkaria: paella erraldoia eta te de los puertos, Herriko Plazan.

- Ondoren, koadrilen arteko jolasak.

- 17:00, Kalejira Baralde txarangarekin.

- 18:00, Sokamuturra, Durana kalean.

- 19:30, Buruhandien kalejira, txarangak lagunduta.

- Ondoren, egunean zehar gehien animatu duten koadrilei sariak.

16 urtez gorakoak: 1., 300 euro; 2., 180 euro; 3., 120 euro; eta 4., 60 euro.

16 urtez beherakoak: 1., 100 euro; 2., 70 euro; 3., 60 euro; eta 4., 50 euro.

- 20:30, Batukada Zozongo taldearekin.

- 21:30, Kalejira Baralde txarangarekin.

- 23:30, Los cinco bilbainos taldearen emanaldia, Herriko Plazan.

- 00:00, Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, txosnetan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak