Bi gizonezko hil dira Aretxabaletan, gidatzen zuten autoek elkarren kontra, aurrez aurre, jo dutenean. 21:10ean gertatu da istripua, Aretxabaletako saihesbidean, Almeneko bidegurutzean. Bi autoetako gidariak dira hildakoak. Bakarrik zihoazen. Suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu direnerako, eta autoen burdinen artetik ateratzen saiatu direnerako, hilda zeuden biak. Ertzaintzak trafikoa Atetxabaleta barrutik bideratu du eta saihesbidea itxita dago une honetan. Hildakoak gizonezko helduak dira. Herrizaingo sailetik, oraingoz, ez dute datu gehiagorik eman.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.