Hamar urte ondoren badatoz Portasoleko Jaiak

Mirari Altube Arrese 2011ko uztailaren 14a

Hamar urte jairik egin barik egon eta gero ate joka ditugu Portasoleko Jaiak berriro. Aretxabaletako hegoaldeko merkatari, ostalari eta bizilagunek elkarrekin antolatu dituzte, eta ekitaldi mordoa iragarri bihar, hilak 16,  hasi eta domeka iluntzera bitartean.

San Lorentzo jaiak ospatzen zituzten sasoi baten Portasol aldean; baina abuztuan beharrean (abuztuaren 10ean da San Lorentzo eguna) uztail erdian egiten zituzten. Ospe handiko jaiak, poliki-poliki behera egin zuten, eta 2002an ez zituzten antolatu. Aurten berreskuratzeko ahalegin handia egin dute "nahiz eta berandu hasi antolatze lanetan" eta jarraipena izango duten jaiak izango direla iragarri dute.

Toki bakarrean egin beharrean ekitaldi guztiak hainbat kale, plaza eta bazterretan izango dira. Hala, kontzertuak Eguzki Alde elkarte aurrean eta Zaraia taberna atzean izango dira; eta umeendako parkeak, Gipuzkoa plazan, Loramendi kalean eta kiroldegi aurreko zelaian. Gainera, trikitilariak eta txaranga ibiliko dira hiru egunetan jaiak girotu eta bizilagunei lagun egiten.

Egitaraua

Hona hiru egunetarako egitaraua:

Uztailak 15, egubakoitza

- 18:00, Jai hasiera: txupinazoa, buruhandiak eta erraldoiak txistulariekin.

- 19:00, Txikiteoa trikitilariekin.

- 23:00, Rock jaialdia, Araba ibilbidean: Drop (Aretxabaleta), Fly Shit (Bergara) eta Baltzak (Algorta).

- 23:00, Mariatxiak, Zaraia atzean: Mariachi Real Azteca.


Uztailak 16, zapatua

- 10:30, Diana, kohete jaurtiketa eta buruhandiak.

- 11:30, Beteranoen arteko futbol partidua, Ibarra futbol zelaian: Aretxabaleta-Eibar.

- 11:30, Umeendako parkeak: Gipuzkoa plazan, Loramendi kalean eta Ibarrako zelaian.

- 16:00, Mus txapelketa, Eguzki Alde elkarte aurrean.

- 16:00, 3x3 futbito txapelketa, Gipuzkoa plazan.

- 17:00, Umeendako parkeak.

- 18:30, Pintxo poteoa auzoko tabernetan.

- 23:00, Rock jaialdia: Gazte Iraultza, N.P.J., N.C.K. eta The Crackers.

- 23:00 Disko dantza, Zaraia atzean.

- 24:00 Suak, Txiki bar tabernan.

 

Uztailak 17, domeka

- 09:00 Mendi martxa; irteera Gipuzkoa plazan.

- 11:00, Umeendako parkeak.

- 12:00, Mokadutxoa mendizaleendako Ibarrako zelaian: salda eta txistorra.

- 12:00, Tango erakustaldia, Gipuzkoa plazan.

- 16:30 Xake txapelketa, Eguzki Alde elkarte aurrean.

- 17:30 Zekorrak eta poniak, Ibarrako zelaian.

- 19:00, txikiteoa Kalebarren txarangarekin.

- 21:00, Jaien bukaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak