Campusa Realak babestu du, eta 6-7 begiralerekin batera Realeko ordezkari bat egon da egunero, teknifikazio saioak antolatzen. Esandako moduan, baina, futbola aitzakia baino ez da izan: "1999 eta 2002 urte arteko gaztetxoak izan ditugu, txanda ezberdinetan, eta adin horretan ez du zentzurik futbolean bakarrik jardutea. Pelikulak ikusi, igerilekura joan, multikirolean eta eta herri kiroletan jardun dugu... Eta, mendi bueltatxoak emanda ingurumena zaintzeak duen garrantziaz ere egin dugu berba". Horrekin batera, hainbat futbol jokalariren bisita ere izan dute, tartean Jose Javier Barkero eta Mikel Gonzalez: "Nahiz eta badakigu lau egunetan gazteek ezin dutela dena barneratu".