Datozen lau urteetan hamaika izango dira Aretxabaletan egongo diren informazio batzordeak. Horietako bitan gainera, batzordeburuak Aralarkoak izango dira. Ondoko zerrendan agertzen dira onartu diren batzordeak eta batzordeburuak zeintzuk izango diren:
- Kultura eta Gazteria: Zigor Quintanilla
- Euskara eta Hezkuntza: Jose Luis Martin
- Emakumea: Olaia Sagredo
- Garapen Ekonomikoa: Ana Bolinaga
- Hirigintza: Edorta Mendieta
- Obrak eta Zerbitzuak: Jose Angel Antxia
- Ogasuna: Ana Bolinaga
- Ingurumena, Auzoetako baserriak, Turismoa eta Merkataritza: Lore Martinez
- Kirola eta Aisialdia: Tomas Fernandez
- Ongizatea: Maider Azkorbe
- Parte hartzea eta Komunikazioa: Ana Bolinaga
Honetaz gain, lehenengo osoko bilkura honetan beste hainbat erabaki ere hartu dira. Hala, alkateordetzari dagokionez, lehenengo alkateordea Lore Martinez izango da; bigarrena, Zigor Quintanilla; hirugarrena Tomas Fernandez; eta laugarrena, Inazio Garro. Gobernu batzordea, alkateak eta alkateordeek osatuko dute eta astelehenero bilduko dira.
Alkatearen soldata 1.985 eurokoa izango da hilean, Ana Bolinaga alkatearen beraren hitzetan, orain arteko lanbidean izan duen soldata berbera.
Hartutako beste erabaki batzuen artean dago ohiko osoko bilkura bi hilabtean behin egitea, hileko azkenengo astelehean, arratsaldeko seietan. Hurrengo ohiko osoko bilkura beraz, irailaren 26an egingo dute.