UDAko onenak saritu dituzte

Edu Mendibil 2011ko uztailaren 9a

Atzoko batzar orokorraren ostean, amaitu berri den denboraldiko jokalari onenak saritu zituen UDAko zuzendaritzak, Arkupe aretoan. Jende dezente batu zen hantxe, 70 lagun inguru. Sail ezberdinetako onenek trofeo bana eskuratu zuten zuzendaritzako kideen eskutik.

Futbol sailari dagokionez, maila bakoitzeko jokalari onenak saritu zituzten atzoko ekitaldian. Honako hauek dituzue saritutakoak:

  • Jon Idigoras (alebina).
  • Julen Arriola (infantila).
  • Josu Galvez (ohorezko infantila).
  • Ibon Perez de Labeaga (kadete lehen maila).
  • Mikel Otxandiano (ohorezko kadetea).
  • Xabi Uriarte (lehen jubenila).
  • Asier Castellano (Euskal Liga).
  • Alberto Romero (lehen erregionala).
  • Mikel Zabala (preferente).
  • Jokin Badillo (ohorezko erregionala).
  • Areto futbolean: Igor Olalde.
  • Pilotan: Jokin Uribe-Etxeberria eta Beñat Elkorobarrutia.
  • Karatean: Oxel Vazquez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak