Hasi dira neska-mutikoak udalekuetan

Mirari Altube Arrese 2011ko uztailaren 5a

Atzo hasi eta uztailaren 22a bitartean herriko hainbat bazter eta txokotan elkartzen dira 4 eta 12 urte arteko neska-mutiko koadrilak. Bisera gorria buruan, udalekuetako neska-mutikoak dira.

Eguraldia lagun dutela hasi dituzte udalekuak, jolasak eta irteerak nagusi izango diren egunak. Belorrietan, Iralabarrin, Lausittan edo Herriko Plazan, edozein bazterretan elkartu eta jolasak, eskulanak, dantzak… egiten dabiltza. Egunpasak eta irteerak ere izango dituzte, tartean, Galartzara gaua pasatzera.

Eta ezin ahaztu egun bereziak: uraren eguna, altxorraren bila jolasa, azken eguneko jaialdia… Eta aspaldian ospatzen duten San Fermin eguna. Aurten, baina, ohiko egitaraua aldatu eta ekintza berezia izango dute. Gorriti etorriko da animaliekin egubakoitzean, hilak 8, ume eta gaztetxoen gozagarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak