665.000 euro utzi ditu ONCEk gurean

Mirari Altube Arrese 2011ko uztailaren 4a

Ainhoa Borrero oñatiarrak egubakoitzean, uztailak 1, TPV bidez, hau da, formato elektronikoan saldutako 15.760 zenbakiak, 665.000 euro utzi ditu herrian. Mitarte kalean egoten den saltzaileak 35.000 euroko 19 kupoi banatu zituen.

Eroski aurrean egunero egoten den Ainhoa Borrero pozik dago gaur, "oso pozgarria da gero erosleen artean sariak banatzea". Baina Borrerok badaki sariak ematen, orain dela lau bat urte ere eman zuelako, "baina orduan gutxiago izan zen". Zapatu goizerako batzuek bazekiten dirutxoa jasoko zutela, eta beste batzuk gaur goizean joan dira saltzailearengana zelan kobratuko duten diru hori galdezka.

Sari asko banatu ditu azken hilabeteotan ONCEk EAEan. Maiatzean, Arrasaten, eta azken bi asteotan Donostian (70.000 euro eta 770.000 euro) eta Zarautzen (1.750.000 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak