280 neska-mutiko hasiko dira udalekuetan astelehenean

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 30a

Sekula baino neska-mutiko gehiago izango dira astelehenean hasi eta uztailaren 22a bitartean udaleku irekietan, 280 hain zuzen.

4 eta 12 urte arteko neska-mutikoak elkartuko dira egunero Herriko Plazan. 31 begirale izango dituzte lagun horiek eta dagoeneko egitarau dotorea dute gertatuta inor ez dadin aspertu. Betiko ekintza eta jaialdiak izango dira nagusi, horiek dituztelako gustuko umeek: eskulanak, uraren eguna, altxorraren bila jolasa, jinkana, azken eguneko jaialdia… Baina berrikuntzaren bat ere iragarri dute Gazteria Zerbitzuko antolatzaileek: "San Fermin eguneko ohiko egitaraua aldatu eta ezustekoren bat edo beste sartuko dugu. Uztailaren 8an izango da hori".

Nagusienek txikiekin batera ospatuko dituzte jaialdiak eta egun bereziak, baina irteera gehiago izango dituzte: inguruko mendietara, igerilekura eta Galartzara gaua pasatzera, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak