Dorletako Amako kideak buru-belarri ibili dira domekan Aretxabaletan izango diren bi hitzorduak prestatzen. Batetik, mendiko bizikleta martxa, 33 kilometro izango dituena. Eta, bestetik, lehenengo aldiz egingo duten enduro proba.
Neurri handian, bi martxa horiek paraje antzerakoetatik egingo dituzte, baina Endurokoek jaitsiera teknikoagoak izango dituzte, besteak beste, Urkulu gainean dauden pasabide ikusgarriak zeharkatuko dituzte-eta. Txirrindulariek goizean bertan aukeratu ahal izango dute bietako zein egin, baina jakin, endurokoa egiteko teknikoki trebetasuna behar dela.
Mtb-ko martxak 33 kilometro izango ditu eta jaitsiera asko mendi bide estuetatik egingo dituzte. Hala, zailtasun fisikoa handikoa izango da, baina teknikoki ez horren zaila. Enduroko martxa, berriz, motzagoa izango da, 23 kilometrotakoa. Hori bai, jaitsieren %90a mendi bide estuetatik izango da. Zaitasun tekniko oso altua izango du eta zailtasun fisikoa altua.
Izenematea egunean bertan egin ahal izango da, federatuek 8 euro, eta federatuta ez daudenek 13 euro.
Hemen Markel Uriarteri, antolatzaileetako bati, egindako elkarrizketa.