Atez ateko zabor bilketa sistema ezagutzeko Antzuolara doaz aretxabaletarrak

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 29a

Aretxabaleta Zero Zabor taldeak deituta Antzuolara irteera egingo dute gaur, ekainak 29, atez ateko zabor bilketa sistema ezagutzeko. Hitzordua 17:30ean egin dute, Aretxabaletako parrokia aurrean.

Zabor bilketaren ardura duen Antzuolako Udal teknikariarekin egin dute hitzordua aretxabaletarrek, atez ateko bilketaren gaineko argibideak bertatik bertara jasotzeko. Sistema berria ezagutzeko interesa duen edonor dagoela gonbidatuta jakinarazi dute Zero Zabor taldekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak