Ikastaro asko uztailean, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 27a

Uztaila ezohiko hilabetea da –batzuek oporrak, beste batzuek ordutegi murriztua– eta hori jakinik ikastaro asko antolatu ditu Kultura Sailak: biodantza; arte garaikidea; sukaldaritza; joskintza; eta pintura esperimentala. Umeek, ostera, margotzea eta pintura izango dute.

Sei ikastaro iragarri dituzte, gehienak hiru egunetakoak, eta adituek emango dituzte eskolak. Izena emateko Arkupeko harrerara joan behar da.

Hiru egunetako ikastaro horiek astelehen, eguazten eta egubakoitzean egingo dituzte, egunean bi ordu (11:00-13:00). Hona:

- Uztailak 4, 6 eta 8: biodantza: biodantzaren munduan murgildu, norberaren autoestimua indartu…

Irakasleak: Maria Jesus eta Belen.

Debalde da eta 15 lagun onartuko dituzte.

- Uztailak 11, 13 eta 15: arte garaikidea: arte garaikideko mugimenduak, artista garrantzitsuenen azterketa…

Irakaslea: Alejandra Torrado.

Eskolak gazteleraz izango dira eta 20 lagunendako dute lekua; debalde.

- Uztailak 18, 20 eta 21: sukaldaritzaren oinarrizko ezagutzak: oinarrizko arauak (higienea eta segurtasuna), oinarrizko menuak: entsaladak, potajeak, pasta, haragia, postreak…

Irakaslea: Elena (Donostiako sukaldaria).

8 lagun bakarrik onartuko ditu horregatik bi talde egiteko asmoa dute (10:00-12:00 eta 12:00-14:00). Eskolak euskaraz izango dira eta 5 euro ordaindu beharko dituzte.

- Uztailak 26, 27 eta 28: joskintza: oinarrizko arauak, konponketa praktikoak…

Irakaslea: Carmen Baquedano.

Debalde.

Pintura eskolak heldu eta umeendako

Bestalde, pintura eskolak emango ditu Ainhoa Cabero aretxabaletarrak uztailaren 5etik 28ra, martitzen, eguazten eta eguenetan.

- Umeek –6 eta 14 urte artekoek–: Margotzea eta pintura (11:00-12:30)

- Helduek –18 urtetik aurrerakoek–: Pintura esperimentala (14:30-16:30): koloreen esanahia, pintura eta sentimenduak landu…

Prezioa: 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak