Abuztuaren 13an hasiko ditu Andramaixak Gazte Ekimenak

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 24a

Atxabaltako Gazte Ekimena Andramaixak gertatzen hasita dago. Eta jaien hasiera aurreratu egingo dutela iragarri dute, gainera: abuztuaren 13an botako dute txupinazoa eta Andramaixak ospatzen hasi.

Gazte Ekimeneko kideen aspaldiko asmoa zen jaiak luzatzea eta aurten lehenago hastea erabaki dute, abuztuaren 13a zapatua dela aprobetxatuta.

Egitarau osoa ez daukate zehaztuta baina hona gertatutako egitarauaren aurrerapena: abuztuaren 13an, txupinazoa, txikiteoa eta Bizardunak talde nafarraren kontzertua; abuztuaren 14an, gazte afaria eta Atxabalta Festibal; abuztuaren 15ean, umeendako jolasak eta galtzontzilo eta kulero lasterketak; abuztuaren 16an, bazkaria; eta abuztuaren 17an, bazkalosteko koadrilen arteko jolasak eta Zapilotes Txirriaos taldearen kontzertua.

Txosna gunean egingo dituzte horiek, eta beste hainbat kontu izango direla iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak