San Juan Eguna, atarteak iraz apainduta

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 24a

Gaur, San Juan Eguna, iraz estalita agertu dira herriko atarte guztiak. Sasoi bateko ohitura berreskuratu dute hainbat herritarrek azken urteotan eta lore sortatxoa eta gurutzea ere jarri dute atarte batzuetan.

Gurean ere ospatu zuten atzo, San Juan bezpera. Arratsaldean dantza eta buruhandiak izan zituzten txikienek eta iluntzean suaren txanda etorri zen. Herriko dantzariek piztu zuten San Juan dantza egin ostean, eta iazko lore sendorra bota zuten sutara, txar guztiak erretzeko.

Gauerdiaren bueltan, ostera, tantaia jaso zuten 1992an jaiotako neska-mutilek. Oker xamar geratu da plazaren erdian, baina dotore agurtzen ditu bisitari eta herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak