Hiria argitaletxeak argitaratu dizkio ipuin liburuok eta Donostiako Lagun liburudendan ere egin zuen gero aurkezpen ekitaldia.
Kazetaritza ikasketak ditu eta Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuaren aholkularia da Ainhoa Sagarribai (Aretxabaleta, 1974). Idatzitako lehen liburuak dira aurkeztutakoak, eta adiskidetasuna, maitasuna eta batez ere naturarekiko errespetua eta begirunea landu ditu ipuinetan; Pedacitos de alma-n esaterako, Prestige itsasontziak eta Katrina urakanak sortutako hondamendiek eragindako sentimenduak agertu ditu.