Helikoptero txikia dabil herriko irudiak grabatzen

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 23a

Helikopteroa dabil gaur Aretxabaletako kaleetan irudiak grabatzen. Arteman Komunikazioa enpresak Udalarendako egingo duen lan baterako irudiak izango dira. Ikusmin handia eragin du herritarren artean helicam edo helikoptero txikiak.

Sevillako Uvedos enpresako bi lagun etorri dira irudiak grabatzeko. Urkulun izan ziren orain dela bi egun eta gaur herriko kale, plaza, eraikin eta bazterrak grabatzen dabiltza. Irudi horiekin guztiekin Aretxabaletaren berri emango duen DVDa egingo dute gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak