Nemesio Otañoren omenezko kontzertu bi emango ditu Aretxabaleta Abesbatzak

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 23a

Hitzordu garrantzitsuak ditu Aretxabaleta Abesbatzak datozen hilabeteotan. Nemesio Otañoren omenez diskoa aurkezteko bi kontzertu emango ditu: batetik, Comillasen (Kantabria) abuztuaren 28an, eta bestetik, Madrilen azaroaren 11n.

Iaz grabatu zuten Nemesio Otañoren abestiekin diskoa, Azkoitiko jesuita eta konposatzailearen omenez. Ibilbide luzea izan zuen musika munduan Otañok, eta tartean Comillasko (Kantabria) unibertsitateko abesbatzako zuzendari izan zen, baita irakaslea ere. Aretxabaletarrek emango duten kontzertuarekin omenalditxoa eskaini gura diote bertan. Abuztuaren 28an da Comillasko parrokian (20:00).

Arte Ederretako akademian

Bestalde, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren akademiako kide ere izan zen, eta han ere omenalditxoa egin gura diote. Hala, bertako auditorio dotorean azaroaren 11n (19:30) emango duten kontzertuko ahotsa Aretxabaleta Abesbatzako kideena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak