22 lagun joan ziren Urdaibaiko itsasadarrera, hilaren 18an, kanoan ibiltzera; baita ederto ibili ere. "Bi ordu eta erdi ibili ginen arraunean ibaian gora. Eguraldi onak lagunduta, arratsalde bikaina eman genuen euskaraz mintzatuz eta kirolaz gozatuz", jakinarazi dute antolatzaileek.
Hurrengo irteera uztailaren 2an da eta arroila edo kanoi jaitsiera egiteko asmoa dute. Oraindik ez dute erabaki nora joan La Leze edo Arritza –ur kantitatearen arabera– eta egun osoko irteera izango da. Izena emateko Loramendira jo behar da; azken eguna, martitzena da, ekainak 28. Prezioa: bazkideendako, 45 euro eta gainerakoendako, 50 euro.