Markel Uriarte hirugarren Legutioko V. Bizikleta Jaitsieran

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 21a

Euskadiko txapelketari dagokion Legutioko Jaitsiera jokatu zuten zapatuan, ekainak 18, eta Dorletako Ama-Lizarralde taldeko Markel Uriarte aretxabaletarrak hirugarren postua eskuratu zuen.

23 urtez azpiko kategorian jardun zuen norgehiagokan Uriartek eta 2 minutu eta 26 segundutan egin zuen jaitsiera. Haren aurretik geratu ziren: Iraitz Etxeberria (2 minutu eta 21 segundu) eta Eric Portillo (2 minutu eta 23 segundu).

Dorletako Ama-Lizarralde taldeko txirrindulari bik hartu zuten parte proban eta Uriarterekin batera izan zen Beñat Burgi aramaioarra. Lehenengo txapelketa izan zen horrendako eta gazteen mailan jardun zuen; baita postu polita lortu ere.

Mendi bizikleta ibilaldia eta Enduro, Aretxabaletan

Markel Uriartek, gainera, Aretxabaletan egingo diren II. Mendi Bizikleta Ibiladia (33 km.) eta I. Enduro (23 km.) antolatu ditu. Uztailaren 3an dira biak eta eta Kurtzebarri mendi inguruan eta Urkulu urtegian gertatuko dituzte ibilbideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak