Langile bi hartuko ditu Udalak uda sasoirako

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 13a

Aretxabaletako Udalak peoi bi hartuko ditu uda parteko hainbat jardueretarako. Sei hilabeterako kontratua egingo diete eta uztailaren 4an hasiko dira lanean. Hortaz, izena lehenbailehen eman behar dute interesatuek Lanbideren webgunean –www.lanbide.net–.

Deialdia langabeendako da eta hona derrigorrez bete beharreko baldintzak: kotizaziopeko prestaziorik ez jasotzea edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea. Horrez gain baloratuko dituzte: Aretxabaletan erroldatuta egotea; langabezian daraman denbora; eta antzeko lanetan duen esperientzia. Eta gidabaimena izatea, sasiak mozteko makina erabiltzen jakitea eta beste ezagutza batzuk ere kontuan hartuko dituzte.

Peoi horiek egin beharreko lanen artean daude: auzo eta baserri inguruetako zenbait bide eta gune garbitzea eta herri barruko hainbat jarduera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak