Gaueko aisi egitaraua antolatzeko batzarra dute gaztetxoek

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 9a

Aste bukaeretako gauetarako aisialdi programa antolatzea gaztetxoendako erabaki du Udalak. 13 eta 18 urte artekoei zuzenduta dago eta horien iritziak, asmoak eta nahiak ezagutzeko afaria eta batzarra egingo dute zapatuan, hilak 11, gaztelekuan.

Gazteendako aisialdi programa hori bideratzeko ardura Loramendi Elkarteak hartu du eta hark bideratuko ditu biharko afaria eta batzarra.

Hitzordua Atxagazte gaztelekuko atean –Arkupeko atzeko partean– egin dute (20:00) erosketak egiten joateko. Ondoren afaria gertatuko dute gaztelekuko sukaldean eta afalostean batzarra izango dute: "Guztia antolatuta eman beharrean euren gogo eta gustuen araberako programa egitea da asmoa", diote Loramendiko kideek. Hala, 13 eta 18 urte arteko herriko gazte guztiei egin diete dei eta batzarrean botatako ideiekin datozen hilabeteetako ekintzak zehaztuko dituztela iragarri.

Gauetako aisialdi programa orain hilabete batzuk jarri zuten abian eta hilabetean behin ekintzaren bat egiteko asmoa agertu zuen Udalak, "tabernetan egon beharrean beste aukera batzuk eskaintzeko". Eta lehenengo ekintza maiatzean egin zuten, disko festa hain zuzen, Euskerian Egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak