Desfibriladoreak daude Udalaren bi eraikinetan

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 6a

Desfibriladoreak, bihotzekoak emanez gero suspertzeko makinak, jarri dituzte Udalaren bi eraikinetan: udaletxean eta Arkupe kultur etxean. Bihotzekoak edozein unetan eta gero eta sarriago gertatzen direla jakinik eta halakoetan azkar erantzutea erabakigarria izan daitekeelako erabaki dute jartzea.

Desfibriladore horiek zelan erabili jakiteko ikastaroa egin dute hainbat Udal langilek. Hala ere, samur erabil daitezkeenak direla iragarri dute, diagnostiko automatikoa eta laguntza automatikoa ematen dutenak. Hala, makinak berak esaten du ondo eza izan duenak deskargarik behar duen eta jarraitu beharreko pausoak. Gainera, makina bere lekutik kentzerakoan udaletxean ezarritako koordinazio gunera jakinarazpena bidaltzen du, handik larrialdi zerbitzuetara bideratzeko.

"Desfibriladore eramangarriak dira eta udaletxean dagoena udaltzainen ardurapean egongo da, edonora atera behar izanez gero ere. Arkupekoa, ostera, herritarren eskura jarri dugu, behar izanez gero hartzeko", jakinarazi du Inaxio Garrok. Eta gaineratu du kiroldegi berria zabaltzerakoan han ere jartzea komeniko litzatekeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak