Aretxabaletako institutuko guraso elkarteak irabazi du hezkuntza jarduera onen lehen saria

Maider Arregi 2011ko maiatzaren 31

EHIGEk antolatu duen IGEen hezkuntza-jarduera onen lehen lehiaketaren irabazlea izan da Kurtzebarri BHI Guraso Elkartea. 1.500 euroko saria eskuratu dute. Bigarren saria Bilboko  Juan Delmás Guraso Elkartearendako izan da (1.000 euro); hirugarren saria, berriz, Olaberriko Guraso Elkartearendako (500 euro). Sariak ekainaren 5ean Bilbon ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 20. jaiaren hasiera-ekitaldian banatuko dira Arriaga Antzokian, 11:00etan.

Lehen saria (1.500 €): Kurtzebarri BHI Guraso Elkartea (Aretxabaleta): "Bidai lehiaketa eta ikasle guztientzako ikasbidaia"
Bigarren saria (1.000 €): Juan Delmás Guraso Elkartea (Bilbo): Abusu Sarean / "Toma un libro"
Hirugarren saria (500 €): Olaberri Guraso Elkartea (Olaberri): "Olaberriko istoriak gure helduen eskutik"

Aipamen bereziak:
- Zurbaran Guraso Elkartea (Bilbo):" Eskola bat transizioan".
- Cervantes LHI Guraso Elkartea (Bilbo): Berri berriak aldizkaria.
- Dunboa Guraso Elkartea (Irun): " Blog baten sortze-lanaren egunkaria"
- Luzaro Guraso Elkartea (Deba) "Zubi Txiki Eguna"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak