Laugarren postua eskuratu du UDAk Trintxerperi irabazi ostean (1-3)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 29a

"Oso pozik gaude egin dugun denboraldi amaierarekin. Datorren urterako konfiantza ematen digu horren ondo amaitu izanak, batez ere jokalari gazteek egin duten lanarekin". Juanan Cruz UDAko entrenatzailearen hitzak dira, zapatuan Trintxerpe mendean hartu ostean (1-3) denboraldia laugarren postuan amaituko dutela jakin ostean.

Hala ere, zapatuko lehiaren emaitza "engainagarria" izan daitekeela aitortu du Cruzek: "Lehen zatian eurenak izan dira aukera garbienak, atezainak hiru edo lau gelditu on egin ditu. Hala ere, okerren geundenean egin dugu 0-1ekoa". 

Batezbesteko adina, 20 urte
Atsedenaldira Beñat Etxabek buruz egindako 0-1ekoarekin heldu ziren baina bigarren zatia hasi eta berehala lehia berdindu zuten etxekoek. UDA ez zen behera etorri eta Julen Eraña eta Gartzik egindako golei esker hiru puntuak eta laugarren postua ekarri zituzten Aretxabaletara. 
Talde gaztea zelairatu zuen UDAk zapatuan: "Batezbesteko adina 20 urtekoa izango zen", dio Cruzek. UDAk datozen lau edo bost urtetarako harrobia duela uste du, eta datorren denboraldira begira hasi da lanean. Utzita dauden jokalariak –Beñat Etxabe, Julen Eraña eta Andoni Pastrain– taldean geratzea espero du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak