Txikienek, 4 urtetik 7 urte artekoek bi ikastaro izango dituzte aukeran:
- Patinajea (10:00-11:00 eta 15:30-16:30)
- Igeriketa (Eskoriatzako kiroldegian, 10:30-11:30 eta 17:00-18:00).
8 eta 11 urte artekoek hiru ikastaro:
- Patinajea (11:00-12:00 eta 16:30-17:30
- Frontenisa (10:30-11:30)
- Igeriketa (11:30-12:30 eta 18:00-19:00).
Eta 12 eta 15 urte artekoek hainbat:
- Skate (16:00-17:00)
- Aero-batuka (11:00-12:00)
- Patinajea (17:30-18:30)
- Spinning (12:00-12:45).
Ikastaro horien prezioa ere zehaztu du Kirol Zerbituak: 15 euro. Nahiz eta ordutegia zehaztuta egon aldaketak izan ditzakela jakinarazi dute.
15 urtetik aurrerakoek frontenisa
Gazteendako, 15 urtetik gorakoendako frontenis txapelketa deitu dute. Iturrigorri pilotalekuan jokatuko dute eta gutxienez sei taldek eman beharko du izena aurrera egiteko –prezioa, 5 euro taldeko–.
Argibide gehiago gura duenak Zainduz gimnasiora jo dezala (943 71 26 28).