Udaberri Jaia ospatuko dute bihar Basabeazpiko lagunek

Mirari Altube Arrese 2011ko maiatzaren 20a

Arizmendi ikastolako Basabeazpiko lagunek Udaberri Jaia ospatuko dute bihar, hilak 21. Dagoeneko seigarren aldia da eta aurten Garabide elkartearekin etorritako 18 indigena izango dituzte lagun: Mexiko eta Ekuadortik etorritako Nahualt hizkuntza komunitateko kideak eta Ekuadorko Kichwak.

Urtero legez, irteera eginda hasiko dute jaia (10:00); bidegorritik gora joanda hainbat pertsoinairen bisita eta ezustekoak jasoko dituzte. Gero Herriko Plazara joko dute jolasak egin –ume zein gurasoek– eta jatekoaren bila. Talo eta sagardoarekin batera artoarekin egindako pinole edari maia eta sopaipilla janari maputxea eskainiko dituzte.

Bazkaltzera joango dira ondoren guztiak, ia 300 lagun, eta bazkalostea guraso eta irakasleek gertatutako txotxongiloek girotuko dute. Ospakizuna agurtzeko txokolate beroa eskainiko dute Argitxoren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak